Eibar Rugby Taldeko lau ordezkari Espainiako selekzioan eta Iberdrolako izarren partiduan

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Eibar Rugby Taldeko lau ordezkari Espainiako selekzioan eta Iberdrolako izarren partiduan
ETA KITTO 2022, Eka 03

Domeka goizean Iberdrolako izarren partidaren bigarren edizioa jokatuko da Zamoran, 11:30ean hasita. Iberdrola Liga eta Erreginaren Kopa amaitu ondoren, lagunarteko partidua jokatuko dute Espainia XV selekzioaren taldearen eta Iberdola Ligako izarrekin osatutako taldearen artea. Partidu horretan Eibar Rugby Taldeko lau jokalarik hartuko dute parte: selekzioaren taldean gutxieneko adina bete bezain laster debuta egin zuen Eider Garcia eta hainbat kontzentrazio dituen Nerea Garcia izango dira; eta Iberdrola izarrekin Aleu Cid-ek eta Amaiur Mayok jokatuko dute. Partidua zuzenean ikusi ahal izango da Teledeporte kanalean.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »