Eibar Rugby Taldeko udalekuetan parte hartzeko aukera

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Eibar Rugby Taldeko udalekuetan parte hartzeko aukera
ETA KITTO 2022, Api 21

Gure herriko errugbi taldeak antolatutako udaleku elebidunak bueltan dira. Indartsu gainera, lehen hamabostaldirako plazak ia amaitu direlako. Hori bai, badago lekurik hautazko astean eta bigarren hamabostaldian parte hartzeko.

Udaraz disfrutatzeko Eibar Rugbykoek eskaintzen dituzten aukerak honakoak dira: Hautazko astea (ekainaren 27tik uztailaren 1era), 1. Hamabostaldia (uztailaren 4tik 15era) eta 2. Hamabostaldia (uztailaren 18tik 29ra).

Hautazko asteak 110 euroko prezioa du, hamabostaldi batek 225 eurokoa eta hilabete osokoak 325ekoa. Klubeko jokalariek, bestalde, %20ko deskontua dute.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »