Eibar Rugbyk denboraldiko lehen garaipena bilatuko du domekan Unben

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Eibar Rugbyk denboraldiko lehen garaipena bilatuko du domekan Unben
ETA KITTO 2022, nov 25

Ohorezko Mailan jokatzen duen Eibar Rugby Taldeak beste aukera bat izango du aurretik, gertu izanda ere, lortu ez duen garaipena eskuratzeko. Arratsaldeko 16:00etan hasiko den partiduan sailkapenean justu aurretik duen Complutense Cisneros Madrilgo talde handia izango du aurkari. “Inoiz baino gogo gehiagorekin eta helburu argi batekin, hau da, lortutako talde-kohesioa aprobetxatuz puntuak lortzea”: hori da eibartarren asmoa. Aurreko denboraldietan jokatutako euren arteko partiduetan madrildarrak beti izan dira irabazle; ordua da, beraz, martxa hori hausteko. Eibar Rugbytik zaletuak animatu nahi dituzte Unbera igotzera. Horretarako, autobusa egongo da 15:00etan eta, aurretik, 13:00etatik aurerra, bazkaria eta edaria izango da Guridi Rugby tabernan, Untzagan giro berezia sortzeko.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »