Eibar Rugbyk kirol bekak atera ditu 1997-2005 aldian jaiotakoentzat

Eibar Rugbyk kirol bekak atera ditu 1997-2005 aldian jaiotakoentzat
2022/06/16 eta kitto!
Ohorezko Mailan lehiatzea eta ikasketa/lanak uztartu nahi dituzten kirolarientzat dira Eibar Rugby klubak ateratako beka horiek. Eibarrek kirol bekak eskaintzen dituen lehen aldia da eta beka horiek 1997-2005 aldian jaiotako jokalari nazional eta atzerritarrei zuzenduta daude, hainbat arrazoi direla medio goi-mailako errugbian jokatzeko aukerarik ez dutenei. Bakoitzarentzako plan pertsonalizatuak (ostatua, ikasketak, garraio-kostuak, kirol-kostuak…) egingo dira.

Izena emateko epea zabalik dago Eibar Errugbiko sare sozialetan edo, bestela, e-maila bidalita Secretaria@eibarugby.com helbidera. Eskaera egiteko epea uztailaren 17an amaituko da.