Eibar Rugbyko nesken taldea Arrasatekoarekin elkartu da denboraldi berrira begira

Eibar Rugbyko nesken taldea Arrasatekoarekin elkartu da denboraldi berrira begira
2022/09/16 eta kitto!
Elkarlanean jardungo dute Arrasateko eta Eibarko errugbilariek hemendik aurrera, epe ertainerako proiektua indarzteko asmoarekin; bi taldeek jokalariak bateratuko dituzte mailako errugbi-lerro bat sortzeko. Horrela, errefortzu horren bidez, Eibarrek eta Arrasatek denboraldi gogorrari ekingo diote, Ohorezko Mailan zein Euskal Ligan. Ohorezkoan, gero eta zorrotzagoa bihurtzen ari den mailan, 3. denboraldia jokatuko dute eibartarrek, oraingoan aldaketa askorekin taldearen barruan: bajak ez dira gutxi izan eta, aldi berean, jokalari berriak ere sartu dira taldean. Euskal Ligan, bestalde, Arrasateko jokalariak izango dira ardatz, Eibarko jokalariekin batera. Talde lehiakorra osatzen ahaleginduko dira, “hazten, hobetzen eta maila altua lortzen joateko”.