Eibar Saskibaloiko lehen taldeak saskiratze batengatik galdu zuen liderrarekin Ipuruan

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Eibar Saskibaloiko lehen taldeak saskiratze batengatik galdu zuen liderrarekin Ipuruan
ETA KITTO 2023, Urt 18

Maila eman zuen Artesanos Juantxo Eibar Saskibaloiak azken jardunaldian eta ezustea ematetik gertu izan genuen Ama Guadalupekoa Ikasbasket liderarren aurrean, baina azkenean 74-76 amore eman behar izan zuen, saskiratze batek erabaki zuen partiduan. Eibartarrak sailkapenaren erdialdean jarraitzen dute, bost partidu irabazi eta zazpi galduta. Datorren asteburuan etxean jokatuko dute berriro, oraingoan sailkapeneko bigarrenaren aurka, ohiko ordutegia baino zertxobait geroago hasiko den neurketan. Ipurua kiroldegian jokatuko den partidu hori 20:30ean ahsiko da eta Mondragon Unibertsitatea B izango dute eibartarrek aurrez aurre.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »