Eibar Urkoren patua: txapela irabazteak maila igotzea ez dizunean baimentzen

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Eibar Urkoren patua: txapela irabazteak maila igotzea ez dizunean baimentzen
ETA KITTO 2021, Eka 15

Denboraldi honetan ere aurrenetako bidetik jo du Erregional Ohorezko Mailan jokatzen duen Eibar FT eta, beste txapel bat irabazi eta gero, oraingoan ere ezin izan du maila igo, 3. Mailan dagoen Vitoria filialak ez duelako maila igotzea lortu. Azken talde horrek tope egiten dio Eibar Urkori, maila berean ezin dutelako parte hartu klub bereko bi taldek. Oraingoan kanporaketa zailak gainditu behar izan ditu Urkok eta finala ere ezin borrokatuagoa izan da, Beti Gazteri luzapenean 6-4 irabazteko.

Nafarrak titulu barik geratu dira, baina eurak izango dira 3. Mailara igoko dutenak. Uzkudunek hack-tricka lortu zuen, hiru golekin, eta Condek, Perezek eta Santiagok lagundu zioten gol banarekin.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »