Arratsaldeko 16:45ean abiatuko da aurtengo edizioa eta, betiko lez, hiru zatitan banatuta egongo da. Bost kilometroko lehenengoa antxintxiketan osatuko dute, jarraian bizikleta gainean 18 kilometroko tarteari ekiteko, amaitu aurretik beste bi kilometro eta erdiko bidea egiteko antxintxiketan.
Eibar Triatloi Taldeko antolatzaileek ziurtatu digutenez, “bertan euskal duatloiari onenen presentzia izango da”.
#duatloiaEibar Triatloi TaldeaEibarko Duatloia
Gaiarekin zerikusia duten albisteak