Eibarko emakume kirolariekin bilera egingo da bihar Andretxean

0    Kirolak 
koldo
Eibarko emakume kirolariekin bilera egingo da bihar Andretxean
ETA KITTO 2015, Urr 13

Eibarko Udaleko Berdintasun arloa, kirol arloan emakume eta gizonen egoerari buruzko ikerlan bat egiten ari da, aurrerantzean egoera hobetzeko ekintzak abian jartzeko asmoz. Aipaturiko lana burutzeko, Avento aholkularitzaren laguntza teknikoaz baliatzen ari dira, besteak beste, Udala eta herriko kirol eta aisialdiko eragile ezberdinen iritziak jasoz.

Horregatik, bihar, urriak 14 (asteazkena), arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara Eibarko ANDRETXEAn (Zezenbide 9, behea) bilera egingo dute.

Udaleko Berdintasun arloaren ikuspuntutik oso garrantzitsua da kiroldegian edo kiroldegitik kanpo, euren kabuz, edo beste lekuetan kirola egiten duten emakumeen iritzia jasotzea. Nolakoa da eskaintza? Kirol jarduerak, instalazioak, zein iritzi dute Eibarko kirolari buruz? Zein da euren esperientzia? Horretaz gain, kirola egiten ez duten emakumeen iritzia ere jaso nahi dute.

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude