Eibarko eskubaloiaren 75 urteak ospatzeko ekintzak antolatzen dihardute

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Eibarko eskubaloiaren 75 urteak ospatzeko ekintzak antolatzen dihardute
ETA KITTO 2021, Api 20

Herriko eskubaloiaren zaleek hainbat ekintza antolatuko dituzte JD Arrate taldearen 75. urteurrena ospatzeko. Eibar Eskubaloi taldetik abiatu den ekimenak herriko eskubaloi zaleak batu nahi ditu egitasmo honen bitartez, eta herritarrekin elkarlanean urteurren bereziko egitaraua prestatzea da asmoa. Ospakizunak 2021eko irailaren eta 2022ko uztailaren artean egin nahi dituzte.

Gaizka Bilbao eta Aitor Alberdi ekimen honen sustatzaileetako bik atzo Radio Eibarren adierazi zuten bezala, “herriko eskubaloia JD Arrate sortu eta urte batzuetara garatu zen, baina klubaren sorrera-data hori denez, urteurren berezia ospatu nahiko genuke, ospakizunak egiteko gaur egungo egoera zaila dela jakinda”.

Ekintzen artean Eibarko eskubaloiari buruzko dokumentala egiteko asmoa dute eta, horretarako, herrian kirol honi buruz egin diren grabaketen bila jarri dira. Norbaitek irudiren bat badu, eskubaloiaeibarren@gmail.com helbidera idatzi dezake apirilaren 30a baino lehen.

Ospakizun berezi honetan Eibarko eskubaloiaren iragana, oraina eta etorkizuna batzea espero dute antolatzaileek, JD Arrate eta Eibar Eskubaloiaz gain, herrian Amaña, Mickey Mouse Beltza, Haritza, Akondia, Universidad Laboral, Pickup eta Salud y Cultura eskubaloi taldeak izan zirela aintzat hartuta.

WhatsApp Image 2021-04-20 at 11.21.07

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »