Eibarko eskubaloiaren historia laburbiltzen duen dokumentala proiektatuko dute eguenean Coliseon

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Eibarko eskubaloiaren historia laburbiltzen duen dokumentala proiektatuko dute eguenean Coliseon
ETA KITTO 2022, Aza 28

Eguenean, 19:00etan Coliseo antzokian ikusi ahal izango den “Eskubaloia Eibarren” dokumentalaren aurkezpena egin dute gaur goizean Jon Iraola alkateak, Ander Curiel Kirol zinegotziak eta Gaizka Bilbao Eibar Eskubaloi Taldeko presidenteak. Eskubaloiko talde ezberdinetan parte hartu zutenekin egindako elkarrizketak, Untzagako bideo argitaratu gabeak, bizi izandako une ahaztezinak… bildu dituzte ordubete inguruko iraupena duen ikus-entzunezkoan. Proiekzioa ikusteko sarrerak zuzenean har daitezke Coliseo antzokiko takillan, bai eta Kutxabankeko webgunean ere (doan).

Horrela, dokumentalaren emanaldiarekin amaituko dituzte JD Arrateren sorreraren 75. urteurrenaren eta Eibar Eskubaloiaren 10. urteurrenaren inguruko ekitaldiak. Izan ere, urtero bezala Eibar Eskubaloia-ko taldeak Arrateko Santutegira igo ziren; azaroan, emakumezkoen nazioarteko mailako partidak antolatu ziren Ipuruan; argazki historikoen erakusketa digitala; herri-bazkaria eta Untzagan egindako partaide guztien argazkia; eta Eibarko Txirrindulari Elkartearen omenaldia edo San Juan jaien hasiera, ekainean.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »