Feredu Bar EzDok (24 punturekin), Garajes Garcia (21ekin) eta Bar Txoko (20rekin) dira aurrera jo eta liga irabazteko aukera gehien dituzten taldeak. Bar Txoko hautagai handienetako izan daiteke, gainera, COVID-a dela-eta lehenengo itzuliaren bi partidu ez dituelako jokatu oraindik: hor jokoan izango diren sei puntuek lidergoa ere eman diezaiokete. Durango laugarren sailkatuaren aurkakoa eta JMR Tankemans-ekin pendiente duena dira oraindik jokatu ez diren neurketak.
Azken jardunaldian, bestalde, Fereduk 6-1 irabazi zion Chic taldeari, JMR Tankemans-ek 2-0 Bali Center Sports taldeari eta Adahi Eraieder-ek 4-3 Ipur Sagardotegiari, Garajes Garcia eta Bar Banaka L. Ruedaren artekoa banako berdinketarekin amaitu zen bitartean. Covid-aren eraginez Durango eta Bar Txokoren artekoa bertan behera geratu zen.