Eibarko igerilari gazteenek Txantxiku Sarian eta Gipuzkoako Udakoan hartu zuten parte

Eibarko igerilari gazteenek Txantxiku Sarian eta Gipuzkoako Udakoan hartu zuten parte
2022/06/09 eta kitto!
Aurreko zapatuan Oñatiko Zubikoa kiroldegian jokatutako 33. Txantxiku Sarian Eibar Igerixanek bederatzi neska eta bost mutil aurkeztu zituen bertan jokatutako probetara: 2008ko Julen Canales, 2009ko Jokin Larreina, 2010eko Malen Pedrosa, Itziar Eiriz, Nahia Kapelastegi, Amaia Gisasola, Itsaso Castrillo, Alba Sierra eta Yago Lopez, 2011ko Ariane Lobato eta Martin Rascon, 2012ko Nahia Mejuto eta Nahia Jurado eta 2013ko Kenai Beitia. Canales bigarren sailkatu zen 100 tximeletan eta 400 librean, eta Beitiak eta Castrillok ere postu bera lortu zuten 50 bularrean eta 100 librean, hurrenez hurren, Pedrosa hirugarren sailkatzen zen bitartean 100 bizkarrean.

Eta Andoaingo Allurralde kiroldegian jokatutako Gipuzkoako Udako XII. Sarian parte hartu zuten Eibar Igerixaneko bi ordezkariak dominekin bueltatu ziren etxera: Adrian Etxaluze juniorrak 50 bular eta libre modalitateko probak irabazi zituen eta Nora Guinea infantila hirugarren sailkatu zen 100 bizkarrean.