Eibarko Itzuliaren mendi buelta aurkeztuko dute eguenean

Eibarko Itzuliaren mendi buelta aurkeztuko dute eguenean
2023/05/16 eta kitto!
Etzi aurkeztuko dute Eibarko Klub Deportiboaren egoitzan, hau da, Toribio Etxebarria 16an, ekainaren 3an egingo duten Eibarko Itzulia mendi buelta. Ekitaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da eta bertan, aurkezteaz aparte, itzuliaren inguruko informazio guztia eskainiko dute: ibilbidea, antolaketa eta "jasangarritasun aldetik martxan jartzen ditugun nobedadeak". Bi urtetik behin egiten den Eibarko Itzulian Eibar inguratzen duen perimetroa osatzen dute mendi guztietatik pasatu eta gain guztietara igota. Hori bai, badago beste aukera bat ere eta, ibilbide osoa egin beharrean, parte-hartzaileek ibilbide erdia egin dezakete. Deporreko mendi batzordeko talde antolatzaileak zehaztasun guztiak dihardu lotzen.