Eibarko Kirol Patronatoak ordutegi berezia izango du Martxoaren 8an

Eibarko Kirol Patronatoak ordutegi berezia izango du Martxoaren 8an
2019/03/07 eta kitto!
Biharko greba egunarekin bat eginez, Eibarko Kirol Patronatoko kirol instalazioetan ordutegi murriztua izango dute: Ipurua kiroldegiak arratsaldez bakarrik zabalduko du, 15:00etatik 22:00etara; Unbeko instalazioak goizeko 10:00etatik arratsaldeko 16:00etara funtzionatuko dute; eta Orbea kiroldegia itxita egongo da egun guztian. Kirol Patronatoak eragozpenak barkatzeko eskatzen die instalazioetako erabiltzaileei.