Eibarko Kirol Patronatoak Uda 2022 igeriketa programa aurkeztu du herriko gazteenentzat

Eibarko Kirol Patronatoak Uda 2022 igeriketa programa aurkeztu du herriko gazteenentzat
2022/04/28 eta kitto!
Programa hori 2019an eta aurreko urteetan jaiotakoentzat da. Ikastaroak honako datetan garatuko dira: ikastaro osoaren kasuan, ekainaren 27tik uztailaren 22ra; 1. hamabostaldiaren kasuan, ekainaren 27tik uztailaren 8ra; eta 2. hamabostaldian, uztailaren 11tik 22ra.

Izena ematerakoan, lehentasuna izango dute ikastaro osorako apuntatzen direnek eta bazkideek direnek. Aurretiko izen-ematea maiatzaren 9tik 26ra arte egin daiteke: zuzenean Ipurua eta Orbea kiroldegietan edo, bestela, www.eibarkirola.eus bitartez. Maiatzaren 27an zozketa egingo da eta emaitzak argitaratuko dira Ipuruako iragarki-taulan edo aipatutako web orrialdean. Handik lau egunera, maiatzaren 31n, maila proba egingo da aurretik hitzordua hartuta actividades@eibarkirola.eus helbidean. Ondoren, ekainaren 1ean zabalduko da izena emateko epea, aurrez aurre, diploma edo maila agiria aurkeztuz (zapaburu eta ahate mailetan izan ezik) eta ordainketa tarjetaren bidez egingo da. Ekainaren 13tik aurrera zozketan parte hartu ez dutenek izena emateko aukera izango dute, beti ere eskaeren ordena errespetatuz.