Eibarko Kirol Sariek 27. edizioa biziko dute Gabon Zahar egunean

Eibarko Kirol Sariek 27. edizioa biziko dute Gabon Zahar egunean
2022/12/14 09:51
eta kitto!
Aurten ere Eibarko Kirol Sariak banatuko ditu ...eta kitto! Euskara Elkarteak. Urtero Gabon Zahar egunean egiten den ekitaldian gure herriko kirol talde guztien lana saritzea nahi izaten da eta izpiritu horrek animatzen du XXVII. edizio berri hau ere. Abenduaren 31ko ekitaldia eguerdiko 12.00etan hasiko da eta, azken zortzi ediziotan bezala,  Coliseon egingo da (aurreko edizioak Portalean izan ziren).

Honakoak dira aurreko 26 ediziotan Sari Berezia jaso zutenak: Marcial del Amo, Manu Agirre, Txus Alzaga, Iñaki Zuazo, Juan Luis Mardaras, Juanito Gisasola “Txoko”, Jose Luis Akarregi eta Miguel Gallastegi, Pako Larrañaga “Pakol”, Iñaki Bolinaga, Pedro Egiguren “Ixkua”, Jose Aranberri, Patxi Usobiaga, Pedro Agirregomezkorta “Petrus”, Miriam Merino, Ramon Telleria, Inma Urkiola, Miguel Diego, Jaime Barriuso, Asier Cuevas, Jon Errasti, Tania Nagornaia, Markel Alberdi, Odei Jainaga, Davide Cerchi, Markel Susaeta eta Amaiur Mayo (iazko irabazlea).