Gaur egun Eibar Eskubaloia klubaren babeslea den Grupo Mecalbe enpresak modu horretan hainbeste eskainitako laguntzaren ordaina jaso zuen Gabon Zahar egunean, ohikoari jarraituta, Coliseoan egin zen ekitaldian. Kirolaren alde lan nekaezina egin dute Mecalbekoek azken urteotan eta “eurak Arrate Eibar Eskubaloiak azken denboraldian lortutako emaitza ikusgarrien partaide ere sentitu beharko lirateke”.