Eibarko lau ordezkarik hartu zuten parte Euskal Txakurkros Ligako azken jardunaldian

Eibarko lau ordezkarik hartu zuten parte Euskal Txakurkros Ligako azken jardunaldian
2023/02/15 eta kitto!
Hondarribiko Faro de Higuer-en jokatutako txakurkros liga horretako azken jardunaldia bi egunetan banatu zen. Zapatu gauean parte-hartzaileek 4’5 kilometroko ibilbidea osatu behar izan zuten eta domeka goizean 6’5ekoa. Gure herriak orain arteko ordezkari kopuru handiena izan zuen bertan, guztira laurekin. Unai Fernandezek eta Dunkan txakurrak osatutako tandemak liga guztian izan duen mailari eutsi zion eta bigarren postuan helmugaratu zen, azkenean ligako sailkapen orokorrean ere bigarren geratzeko. Sonia Dominguezek (Zeus txakurarrekin), Andoni Mayok (Oreorekin) eta Santi Santamaria debutariak oso maila altuan lehiatu zuten. Mayok bikejoring modalitatean ere hartu zuen parte (hor Dexter txakurrarekin) eta laugarren postuan helmugaratu zen bi egunetan, parte-hartzaileei begiratuta podiuma lortzea oso zail zegoen egunean.

Hurrengo udazkenera arte EAEn beste lasterketarik ez bada izango ere, “Aragoin eta Errioxan proba gutxi batzuk geratzen direnez”, bertan parte hartzeko asmoa dute gure ordezkariek.