Eibarko Mendi Itzulia bihar 07:00etan abiatuko da Deporretik

Eibarko Mendi Itzulia bihar 07:00etan abiatuko da Deporretik
2021/06/04 eta kitto!
Gure herria inguratzen duen mendi ibilaldia egiteko guztia prest dauka Klub Deportiboko mendi batzordeak  Bi urtetik behin egiten den probak 22. edizioa biziko du biharkoan, 07:00etan hasita. Hori bai, pandemiak sortutako egoera berezi honek hainbat neurri hartzera behartu ditu antolatzaileak, tartean hasieran Olarreagaraino egingo duten irteera neutralizatua (korrikalarientzat kenduta).

Ekitaldiarekin lotutako kamisetak ere badaude salgai Deporren, 7 eurotan. Eta Deporreko tabernan aukera izango dute itzulia egindakoek eguerditik aurrera zeozer hartzeko. Aurretik parte-hartzaileek bi anoa-postu izango dute ibilbidean: bata Asurtza auzoko Santiago ermitan eta bestea Arrateko santutegian. Ibilaldi osoak 37 kilometro ditu eta badago aukera erdia egiteko, 20 kilometroko ibilaldiarekin.