Eibarko triatletek taldekako hamargarren postua eskuratu zuten Zuiako Duatloian

Eibarko triatletek taldekako hamargarren postua eskuratu zuten Zuiako Duatloian
2023/04/13 eta kitto!
Klimatologiak goitik behera markatutako proban, JAZ Eibar Triatloi taldeak bertan aurkeztu zuen bost laguneko ekipoak hamargarren postua eskuratu zuen Zuaiko Duatloiko taldekako sailkapenean. Jakinda 500 parte-hartzaileetatik 207 lagun erretiratu zirela, horrek argi erakusten du zelako errendimendu ona erakutsi zuten gure herriko bost duatletek. Miguel Ledesmak 20. postuan amaitu zuen (03:26:59ko denborarekin), Iker Goikoetxea 76.a izan zen (03:46:39), Alex Higuera 185.a (04:10:18) eta Aitor Fernandez 225. postuan helmugaratu zen (04:29:57). Javi Muñozek erretiratu egin behar izan zuen.