I. Eibarko Txakurkrosa jokatuko da domekan

I. Eibarko Txakurkrosa jokatuko da domekan
2019/12/05 eta kitto!
Domekan, abenduaren 8an, I. Eibarko Txakurkrosa jokatuko da Arraten, Euskadiko Txakurkros Ligaren barruan. Goizeko 08:30ean albaitari kontrola izango da eta, 10:00etan bilera teknikoa egin ondoren, 11:00etan hasiko da txakurkros proba. Ondoren beste bi proba jokatuko dira: 12:30ean herri mailakoa hasiko da, hiru kilometroko distantzian, eta 13:00etan txakurkros txikia irtengo da. Sari-banaketa jarraian egingo da, 13:30ean. Amarok txakurrak hezitzeko elkarteak antolatzen du proba, Eibarko Klub Deportiboarekin eta Eibarko Udalarekin batera.