Eibarko Txirrindulari Elkartea Sariaren bosgarren edizioa jokatuko da domekan

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Eibarko Txirrindulari Elkartea Sariaren bosgarren edizioa jokatuko da domekan
ETA KITTO 2022, Mai 26

Kadeteen mailako lasterketa horretako bosgarren edizioa Azitaingo errotondatik abiatuko da etzi goizean, 10:30ean, eta handik ordu eta erdira pasatxo amaituko da Urkizu pasealekuan kokatuko den helmugan. Parte-hartzaileek 68 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute, Eskoriatzaraino joan eta, han buelta emanda, Arrasaterantz jotzeko, ondoren San Prudentzioko errotondan Oñatirako bidea hartzeko. Behin Zubillaga auzoan, Fagor-eko errotondan biratuko dute eta zuzenean joko dute helmugaren bila, berriro San Prudentziotik pasatuta. Lehenengoak 12:12ean bueltan Urkizuko helmugan izatea aurreikusten dute antolatzaileek.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »