Eibarko txirrindularitzak Juan Luis Atxa galdu du

Eibarko txirrindularitzak Juan Luis Atxa galdu du
2021/07/05 eta kitto!
Aurreko barixakuan hil zen, 70 urterekin, azken urteotan gure herriko txirrindularitzaren alde lan handia egin zuen Juan Luis Atxa. Urte askotan txirrindularitza probetako epaile lanetan jardundakoa zen Juan Luis eta, horrez gain, inguruko proben etapetako perfilak ere berak prestatu izan ditu, horretan zuen esperientziaz baliatuta. Arrateko Igoeran izan zuen parte-hartzea urte luzeetakoa izan zen eta, 1981etik aurrera, Euskal Bizikletaren antolamenduan eta, ondoren, Itzulikoan jardun zuen. Horrez aparte, txirrindularitzaren inguruko artxibategia ere bazen, hainbeste urtetan zuzenean bizitako esperientziez hornitutakoa. Gaur giza-ekitaldia egingo diote Txaltxa-Zelaiko Auditorioan, 19:00etan hasita, eta gorpua bertan dela.