Eibarrek 300 sarrera jarri ditu salgai Sporting-en aurkako partidurako

Eibarrek 300 sarrera jarri ditu salgai Sporting-en aurkako partidurako
2022/02/02 eta kitto!
El Molinon-en 20:30etik aurrera jokatuko den datorren zapatuko partidurako 20 eurotan erosi daitezke sarrera horiek Orsaixan Bazkidearen Arreta Bulegoan. Sarrerok bihar 19:00ak arte eskuratu ahal izango dira eta ezinbestekoa izango da erosketaren unean zale bakoitzaren izena eta NANa zenbakia ematea.

Bestalde, Premier Bidaiak-ek klubeko peñekin batera zaleentzako autobus bat antolatu du. Zapatu goizean 09:00etan aterako da Ego-Gainetik eta itzulera partidua amaitu ondoren egingo dute; autobusaren prezioa 30 eurokoa da.