Eibarrek Atletico de Madrid hartuko du bihar gauean

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Eibarrek Atletico de Madrid hartuko du bihar gauean
ETA KITTO 2020, Urt 17

Foballeko karteldegi bikaina dugu asteburuan Eibarren, talde nagusienei etxean jokatzea dagokielako. 1. Mailako Eibarrek Madrilgo Atletico hartuko du zapatuan, 21:00etan, orain arte eibartarrak goi mailan daudenetatik aurkari zailena izan dena Ipuruan. Cristoforo fitxaketa berriak debutatu dezake partidu horretan. 2. Mailako emakumezkoen taldeak Parquesol hartuko du domeka eguerdian, 12:30ean, aurreko asteburuan Osasunari Iruñean bikain irabazi eta gero. Euskal Ligan jokatzen duen bigarren taldeak, bestalde, Elorrio hartuko du domekan, 18:00etan. Erregional Ohorezko Mailako Eibar Urkok lidergoari eutsi nahiko dio Unben bihar 16:00etan hasita Aretxabaletaren aurkako partiduan. 1. Erregionalean Eibartarrak taldeak etxean jokatuko du, Bergararen aurka (bihar 18:00etan). Eta harrobiko ordezkari nagusienek ere Eibarren dituzte euren norgehiagokak: jubeniletan, Ohorezko Maila Nazionaleko Eibarrek Logroñes hartuko du etzi eta Euskal Ligakoak Danok Bat C gaur bertan, 19:45ean; eta kadeteetan, Euskal Ligako Eibarrek Danok Bat bera izango du aurkari bihar eguerdian.
Kanpora irtengo dute, bestalde, 3. Mailako Vitoria filialak (Pasaian bihar), 1. Erregionaleko Urkik (Oñatin etzi) eta emakumezkoen Gorengo Mailako Eibarrek (Beti Gazteren aurka bihar).
Foball zaletuan, bestalde, bihar eta etzi KirolBet ligako jardunaldi berria izango dute, ohiko ordutegiarekin.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »