Eibarrek berdindu egin du Deportivoren aurka (0-0)

Eibarrek berdindu egin du Deportivoren aurka (0-0)
2021/02/10 eta kitto!
Eibar FT-k hutsean amaitu du gaur arratsaldean Abegondon A Coruñako Deportivoren aurka jokatu duen partidua. Aurreko jardunaldietan Atlético de Madrid eta Sevillaren aurka galdu eta gero, puntu bat gehiago lortzen dute horrela Iker Dorronsororen neskek eta hurbilago dute helburua, hau da, mailari eustea.

Eibartarrak jokoan nagusi izan dira eta gola sartzeko aukerak izan dituzte gaurko neurketan zehar, baina ez dute asmatzen jakin. Carla Morerak langaren gainetik bidali du baloia 17. minutuan izan duen aukera garbian, 55. minutuan Thembik area barruan egindako jaurtiketa kanpora joan da eta 80. minutuan gola baliogabetu diote Thembiri jokoz kanpo egoteagatik. Etxekoek ere pare bat aukera garbi izan dituzte 51., 70.eta 81. minutuetan, baina Noeliak lan bikaina egin du.

Hurrengo jardunaldian, Eibarrek Granadilla Teneriferen aurka jokatuko du Kanariar Uharteetan hilaren 14an, domekan, 17:00etan.