Eibarrek hartuko du Seven Ligako Erreginaren Kopa bezala ezagutzen den amaiera

Eibarrek hartuko du Seven Ligako Erreginaren Kopa bezala ezagutzen den amaiera
2022/04/07 eta kitto!
Iberdrola XV Ligako denboraldia amaituta, apirilaren amaieran hasi eta handik hilabetera amaituko den Seven Ligak hiru egoitz desberdin izango ditu: iazkoari jarraituz, A Coruñak eta Sant Cugatek hartuko dute horietako bi, eta hirugarrena, azken txapelketa izango dena, gurera etorriko da.

Aurkeztutako hautagaitza hori onartzea begi onez hartu du Iñaki Arrizabalaga Eibar Rugby Taldeko presidenteak, “horrelako lehiaketa nazional bateko anfitrioi izatean, inguruko zaleak gurera erakartzeaz gain, lan horretan hazi ere egingo garelako”. Eibarrek maiatzaren 21ean eta 22an hartuko ditu Seven Ligako final horiek.