Eibarrek LaLiga Genuineko lehen jardunaldian parte hartuko du asteburu honetan

Eibarrek LaLiga Genuineko lehen jardunaldian parte hartuko du asteburu honetan
2022/03/31 14:01
eta kitto!
Eibarrek Kanaria Handiko Las Palmasen jokatuko du asteburu honetan LaLiga Genuine denboraldiko lehen jardunaldia. Santander LaLigako eta SmartBank Ligako 24 taldek hartuko dute parte lehiaketa honetan, Barranco Seco Kirol Hirian. Armaginek bi partida jokatuko dituzte lehen kontzentrazioan: Las Palmasen aurka larunbatean 11:30ean, Elxen aurka larunbatean, 18:30ean, eta FC Bartzelonaren aurka igandean, 11:00etan. Eibarren espedizioa bihar abiatuko da Kanaria Handirako bidean Ander Romarate arduradun duela. Taldeko entrenatzailea Andoni Igartua da, Ioritz Begoña bigarren entrenatzailea eta Jose Ignacio Santa Inés eta Imanol Gastañares teknikariak ere bertan dira.