Eibarrek Lehen Mailan jarraituko du, Elx-en helegitea atzera bota dute eta

Eibarrek Lehen Mailan jarraituko du, Elx-en helegitea atzera bota dute eta
2015/07/13 00:00 eta kitto!

Eibar foball taldeak datorren denboraldian Lehen Mailan jokatuko duela baieztatuta geratu da, Kirola Arbitratzeko Espainiako Auzitegiak (TAD) orain dela hilabete Espainiako Futbol Liga Profesionalak (LFP) eman zuen erabakia berretsi duela jakin eta gero. Izan ere, Elx taldeak Ogasunarekin zituen zorrak zirela eta, orain dela hilabete inguru mailaz jaitsiarazi zuen LFP-k. Jarraian, Elx taldeak erabaki horren kontrako helegitea aurkeztu zuen Kirola Arbitratzeko Espainiako Auzitegian, baina auzitegi horrek ez dio arrazoirik eman eta helegitea atzera bota du.