Eibarrek lidergoa defendatuko du zapatuan A Coruñan

Eibarrek lidergoa defendatuko du zapatuan A Coruñan
2022/10/27 eta kitto!
Lehen Federazioko Eibar FT bakarrik dugu bere multzoko sailkapeneko lidergoan, azken jardunaldian Osasunari Taxoaren 0-1 irabazi eta gero. Eibartarrek orain arte bost partidu irabazi dituzte eta bakarra berdindu, eta une honetan hiru puntuko aldea ateratzen dio Deportivo bigarren sailkatuari. Bostera dago Bartzelona B eta seira DUX Logroño, Granada, Osasuna eta Oviedo Moderno. Eta asteburu honetan erronka garrantzitsuari egin beharko diote aurre Yeray Martinen taldekoek, Deportivo Abanca bigarren sailkatua zain izango dutelako zapatu eguerdian, 12:00etatik aurrera, Abegondon. Eibarko taldea bihar joango da autobusez Galiziaruntz eta gaur goizean, 11:30ean, hasiko du azken entrenamendua Unben.