Eibarrek markagailua garaipena eskuratu du Huescaren aurka (2-1)

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Eibarrek markagailua garaipena eskuratu du Huescaren aurka (2-1)
ETA KITTO 2022, Urt 29

Eibarrek Huesca hartu du mendean Ligako 25. jardunaldian, emozioz betetako neurketa batean. Armaginek bigarren zatiaren hasieran kolpe latza jaso duten arren, Seoaneren gola iraultzen jakin dute. Taldeak ez du fedea galdu eta Stoichkovek azken txanpan lortutako bi golei esker markagailuari buelta eman eta hiru puntuak eskuratu ditu.
Ez da partida erosoa izan eibartarrentzat. Lehen zatian erasoko aukera garbi bakarra izan dute. Stoichkov ezkerrez ahalegindu da baina ez du atea topatu. Huescak, bestalde, kontraerasoan bilatu du bere aukera. Timorrek korner batean izan du bisitarientzako aukerarik argiena.
Eibarrek aste bikaina itxi du. Astelehean Almeriaren aurka garaipena eskuratuta lidergoa lortu zuen eta gaurkoan, sufrituta bada ere, lehen postuari eutsi dio Stoichkoven bi golei esker.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »