SD Eibar Fundazioak beste urtebetez jarraituko du Eibarko Txirrindulari Kluba laguntzen, apirilaren 10ean Valenciaga Memorialaren 51. edizioa antolatu dezan. Afizionatu mailako txirrindularitza egutegiko proba garrantzitsuenetako bat da Valenciaga. SD Eibarrek 4.500 €ko laguntza ekonomikoa jarriko du lasterketa honen edizio honetarako. Lasterketa Elite eta 23 urtez azpiko Espainiako Koparen egutegian sartuta dago, eta Eibarren du irteera eta helmuga.
#Eibar FT
Gaiarekin zerikusia duten albisteak