Eibarren hasi eta amaituko da 2023ko Itzuliko azken etapa

Eibarren hasi eta amaituko da 2023ko Itzuliko azken etapa
2022/12/12 eta kitto!
Gaur goizean eman dute jakitera 2023ko Euskal Herriko Itzuliko etapen zerrenda eta, ohikoa denez, Eibarren erabakiko da lasterketa. Oraindik zehaztu ez duten arren, eta ezustekorik ez badago, Arraten izango du amaiera Itzuliak, apirilaren 8an.

Itzulia Araban hasiko da, apirilaren 4ean, Gasteiz eta Bastidan artean lehiatuko den lehen etapan. Bigarren etapa Nafarroan jokatuko da, Viana eta Leitza artean. Hirugarrenean Gipuzkoara joko du pelotoiak, Errenteria eta Villabona lotuko dituen etapan lehiatzeko. Bosgarren eta seigarren etapak Bizkaian lehiatuko dira; batek Santzurtzin izango du hasiera eta amaiera, eta besteak Zornotzan. Azkena, esan bezala, Eibarren hasi eta amaituko da.