Hilaren 21ean eta 22an GPS 7S Iberdrola Erreginaren Kopako finalak jokatuko dira Unben eta goi-mailako 12 talde arituko dira zazpiko errugbian. “Bertaratzen diren pertsona guztiek errugbi eta girorik onenaz gozatzea da helburua. Azken batean, bi jardunaldiak festa bat izatea”, antolatzaileen berbetan.
Zapatuko goizeko 09:00etan hasiko da eta partidu erabakigarriak jokatzeko sailkatzeko balio izango du. Horrela, txapelketa domekan erabakiko da, zapatuan ematen diren emaitzen arabera zehaztuko diren partiduetan.
Argazkia: Eibarko Udala.
Eibar Rugby TaldeaErreginaren KopaErrugbiarugbyZazpiko errugbia
Gaiarekin zerikusia duten albisteak