Eibartarrak nagusi Ironman erdi distantziako Euskadiko triatloi txapelketan

Eibartarrak nagusi Ironman erdi distantziako Euskadiko triatloi txapelketan
2023/06/06 eta kitto!
Aurreko zapatuan Gasteizen jokatutako izen handiko Vihalf Gasteiz triatloian, Ironman erdi distantziako Euskadiko txapelketa izan zen jokoan, eta baita PTO mundu mailako rankingerako puntuak ere.

Gure herriko ordezkaritzak maila gorenean jardun zuen eta, podiumeko hiru lagunetatik, bi eibartarrak izan ziren: Pello Osoro irabazlea eta Mikel Mujika hirugarren sailkatua. Peñota Dental Alusigma triatloi taldearekin hartzen dute parte biek eta, horrela, Alex Unzueta berriztarrarekin batera, taldekako txapela ere jantzi zuten. Hirugarren eibartarra Javier Muñoz izan zen, JAZ Eibar Triatloiko kidea, eta bost ordutan proba amaituta, 180. postuan sailkatu zen. Aipatzekoa dugu baita bi eibartarrekin batera Eneko Llanos triatleta profesionalak osatu zuela podiuma, bigarren postuan sailkatuz. Eguraldiak asko gogortu zuen triatloia, “oso aldakorra izan zelako, eguzkiarekin hasi eta ekaitzarekin amaitzeko”.

Asteburu honetanjokatuko den Zarautzko Triatloian JAZeko hainbat taldekidek hartuko dute parte.