Eibartarrek lidergoari eusten diote Gipuzkoako hiru-txirlo txapelketan

Eibartarrek lidergoari eusten diote Gipuzkoako hiru-txirlo txapelketan
2022/05/26 06:47
eta kitto!
Asola Berriko Iñaki Gojenolak hiru txirloko aldea ateratzen dio Garikoitz Rodriguez taldekideari 51. Gipuzkoako hiru-txirlo txapelketako sailkapen nagusian. Atzetik ditu, San Andreseko Jose A. Nuñez (lau txirlora) eta Lasturreko Boni Plaza (bostera). Bestalde, Asola Berriko Kepa Rodriguez eta Ander Unamuno liderrak dira jubenil eta benjamin mailetan, hurrenez hurren. Eta Enara Montiel eibartarra hirugarrena da emakumezkoetan, San Migueleko Aitziber Olaizola eta Lasturreko Amaia Kortaren atzetik.

Aurreko zapatuan Aretxabaletan jokatutako txapelketaren zortzigarren jardunaldian, Udai Zelaia markina-xemeindarra izan zen garaile, nahiz eta hainbat bolarirekin berdinduta sei txirlorekin, Kepa Rodriguez eibartarra tartean. Hurrengo tiraldia Bergarako San Joxepen jokatuko da, zapatuan, 17:00etan hasita.