Eibarzale batzuek Ipuruan pasa dute gaua Alcorconen aurkako partidurako sarrerak eskuratzeko

Eibarzale batzuek Ipuruan pasa dute gaua Alcorconen aurkako partidurako sarrerak eskuratzeko
2022/05/25 eta kitto!
Sarrerak 09:30ean jarriko dituzte salgai Ipuruako Orsaixan dendan, baina sare sozialetan zabaldu dutenez, eibarzale askok bertan pasa dute gaua, ilara egiteko asmoz.

 

 





Eibar KE-k Lehen Mailara lortzeko txartela lortu dezake domekan Alcorconek eta zaleek zuzenean bizi nahi dute zita historikoa. Gainera, Eibarko kaleetan jarri behar zituzten pantailak azkenean ez dituzte jarriko, nahiz eta Jon Iraola alkateak esan duen azken momentura arte saiatuko direla lortzen.