Eider Garcia eta Aleu Cid errugbilariak deitu ditu Espainiako selekzioak

Eider Garcia eta Aleu Cid errugbilariak deitu ditu Espainiako selekzioak
2022/02/09 eta kitto!
Errugbi hamabosteko Espainiako Selekzioak Eider Garcia eta Aleu Cid eibartarrak deitu ditu bihar Kolonbiaren aurka jokatuko duten partidurako. Neurketa Majadahondan jokatuko da, 16:00etan, eta RTVE Play plataformaren bitartez zuzenean ikusi ahal izango da.

Garciak eta Cidek jaso duten deia Eibar Rugby Taldeak azken urteotan egin duen lanaren erakusle da; jokalari handiak ekartzeaz gain, taldean goi-mailako errugbilariak hazi direlako.