Ekaitz Telleriak eta Ganix Guenagak taekwondoko gerriko beltza eskuratu dute

Ekaitz Telleriak eta Ganix Guenagak taekwondoko gerriko beltza eskuratu dute
2022/07/18 eta kitto!
15 urteko gazte eibartarrek orain hamar urte hasitako bidean urrats garrantzitsua eman zuten aurreko barixakuan, Zallako frontoian taekwondoko gerriko beltza eskuratzeko azterketa ofizialak gaindituta. Epaimahaiko buru Juan Ferrando maisua, 8. Dana bera, izan zen, eta lagun izan zituen beste maisu bat, Javier Mujika 7. Dana, eta Mario Mujika sabumnim-a eta 6. Dana.
Bi ordutik gora iraun zuen azterketan Eibarko lehiatzaileek Gerriko Beltza I. Dan programaren barruko euren abileziak eta ezaguerak erakutsi behar izan zituzten arlo guztietan.