Ekintza solidarioa igandeko Eibar-Mirandes neurketan

Ekintza solidarioa igandeko Eibar-Mirandes neurketan
2022/03/28 eta kitto!
Ipuruara gerturatuko zale bakoitzeko euro bat emango du Klubak eta dohaintzetarako tartea ere egongo da, Ukrainako krisian sortutako beharrei laguntzeko Sociedad Deportiva Eibarrek eta bere zaleek euren alderik solidarioena erakutsiko dute igandean Mirandesen aurkako partidan. Klubak euro 1 emango du Ipuruara joaten den ikusle bakoitzeko, Ukrainan bizitzen ari den Gerran behartsuenei laguntzeko. Era berean, 0 Fila bat prestatu da zaleek dohaintza egin ahal izan dezaten (hemen sakatuz egin daiteke).