Emaitza bikainak Eibar FT-ko taldeentzat

Emaitza bikainak Eibar FT-ko taldeentzat
2020/10/05 eta kitto!
Eibar FT-ko emakumezkoen taldeak Primera Iberdrola ligako lehen partidua jokatu zuen atzo Real Betisen aurka eta garaipen garrantzitsua lortu zuen. Iker Dorronsororen neskek 1-0 irabazi zioten talde andaluziarrari Jujubaren golari esker eta hiru puntu lortu zituzten ligari hasiera emateko.

Gizonezkoen taldeak, bestetik, garaipen garrantzitsua lortu zuen zapatuan Zorrillan. Mendilibarren mutilek 1-2 irabazi zioten Valladolidi Esteban Burgos eta Kevin Rodriguesen golekin. Eibartarrek, gainera, 73. minutuaz geroztik 10 jokalarirekin jokatu zuten, Diopek txartel gorria ikusi zuelako.

Eibarrek, beraz, denboraldiko lehen garaipena lortu zuen eta arnasa hartzen du lehen hiru partiduetan puntu bakarra lortu ondoren. Datorren asteburuan Ligak atsedena hartuko du eta bi aste barru ekingo diote berriz lehiari. Orduan, Eibarrek Osasuna hartuko du Ipuruan.