Emaitza bikainak Urbat waterpoloko ordezkarientzat asteburuan

Emaitza bikainak Urbat waterpoloko ordezkarientzat asteburuan
2022/11/07 eta kitto!
Zapatutik bertatik hasi zen ondo asteburua, gizonezkoen B taldeak Santoñan eskuratutako garaipenarekin (9-13); izerdia bota behar izan bazuten ere, irabazle bueltatu ziren. Behin domekan sartuta, Urbateko kadeteen taldeak hiru lehen zatitan ondo borrokatu eta gero (zortzinako berdinketa erakusten zuen markagailuak), azkenean 8-13 eman behar izan zuten amore. Ondoren, gizonezkoen Urbat A taldeak meritu handiko garaipena eskuratu zuen denboraldia modu bikainean hasi duen Portugaleteko Nautica taldearen aurrean: 10-8. Azkenik, emakumezkoen taldea ere garaile izan zen Getxon jokatutako neurketan.