Emakumezkoen Eibar KE igoera zuzeneko postuan kokatu da berriro ere

Emakumezkoen Eibar KE igoera zuzeneko postuan kokatu da berriro ere
2023/04/24 11:36
eta kitto!
Lehen Federazio Mailan jokatzen duen Eibar KE-k 2-1 irabazi zion Cacereñori atzo Unben eta, emaitza horri esker, 1. Mailarako txartela ahalbidetuko liokeen postuan kokatu da berriro sailkapenean. Une honetan Bartzelonaren bigarren taldeak jarraitzen du lidergoan, baina horrek ezin duenez igo, Yerai Martinek prestatzen duen taldearena da behin-behineko mailaz igotzeko postu hori. Esperanza Pizarrok lehen zatian eta Jujubak bigarrenean sartutako golak nahikoa izan ziren Eibarrek hiru puntuak bereganatzeko, nahiz eta Cacereñok gol bat sartu ondoren. Hiru partidu besterik ez dira falta liga amaitzeko eta zapatuan Oviedo Modernoren zelaian izango du erronka Eibarko Taldeak gaur egun duen postuari heltzeko asmoz.

Sailkapenean Eibarrek 48 puntu ditu, 46 dituzte Deportivok, Osasunak eta AEM-k, 45ekin dago Granada eta Cacereño Unbeko azken bisitaria 44rekin geratu da.