Emakumezkoen II. Eibarko Hiria Sari Nagusia jokatuko da domeka goizean

Emakumezkoen II. Eibarko Hiria Sari Nagusia jokatuko da domeka goizean
2019/03/22 eta kitto!
Eibarko Txirrindularitza Elkarteak iaz abiatutako lasterketaren bigarren edizioaz gozatu ahal izango dugu etzi goizean. Bi proba izango dira jokoan, 09:00etan hasiko den kadeteena eta 10:45ean abiatuko den junior, elite, 23 urtetik azpiko eta master mailako txirrindulariak batuko dituena. Lehenengoan 33 kilometro osatuko dituzte, Bergararaino joan eta bueltatzeko. Bigarrenak 78 kilometro izango ditu eta hor ere Bergarara joko dute hasteko, gero Maltzagara bueltatu eta kostalderantz jarraitzeko. Deba, Mutriku eta Ondarroa pa-satuta, San Miguel gainetik Elgoibarrera jaitsiko dira eta handik zuzenean joko dute T. Etxebarria kaleko helmugaren bila(12:50 inguruan aurreikusten da helduko direla lehenengoak). Kadeteen proba ere toki berean amaituko da, 10:00ak inguruan. Jasotako laguntzari esker, iaz Euskadiko Koparako baliagarria izan zen probak oraingoan Espainiako Koparako izatea lortu du, apirilaren 7an jokatuko den Valenciaga Memorialak gizonezkoetan duen mailaren antzera. Parte-hartzeari dagokionez, estatu osoko eta atzerriko txirrindulariak izango dira irteera puntuan. Iazko eguraldi kaskarra berriro ez errepikatzearekin nahiko ikuskizun eskainiko du goi mailako txirrindulariek hartuko dituen probak.