Emakumezkoen taldearen porrota Zubietako derbian

Emakumezkoen taldearen porrota Zubietako derbian
2022/03/06 eta kitto!
Lehen zati ona, Eibarkoek etxekoen jokora egokitzea lortu dutena, ez da nahikoa izan hiru puntuak Unbera ekartzeko. Lehen 45 minutuetan berdintasuna eta aukerak izan ziren nagusi bi arloetan. Ordu erdiko jokoa urratuz, Carmen eta Kundananjiren arteko konbinazio jokaldi on batek 0-1ekoa ezarri zuen markagailuan. Reala indartsuago zelairatu zen bigarren zatian. Etxekoek euren erritmoa eta jokoa inposatzen jakin zuten, bigarren zatiko tempoa ezarriz. Behin eta berriz iritsitakoak etxekoen gol bihurtu ziren 80. minutuan, berdinketa lortuz. Luzapena hasi bezain pronto, Nerea Izagirrek 2-1ekoa sartu zuen. Huelvako Sportingen aurkako partidari garrantzitsuari begira jartzeko momentua da.