Enara Magunazelaiak urrezko domina irabazi zuen xabalina jaurtiketako Gipuzkoako txapelketan

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Enara Magunazelaiak urrezko domina irabazi zuen xabalina jaurtiketako Gipuzkoako txapelketan
ETA KITTO 2022, Eka 22

Eibarko Klub Deportiboko 10 atleta izan ziren parte hartzen Donostiako Miniestadioan jokatutako 18 eta 20 urte azpiko mailetako Gipuzkoako Txapelketan; ekitaldi berean PLP probak ere jokatu ziren S16 kategorian markak hobetzeko saioetan. Enara Magunazelaiak xabalina jaurtiketako urrezkoa irabazi zuen S18 mailan eta, bera bakarra izan bazen ere dominak eskuratzen, lan ona egin zuten berste bederatzi taldekideek: Kepa Markez, Ugaitz Gartzia, Manex Gisasola, Silvia Markez, Jule Martin, Celeste Gomez, Saioa Egia, Leire Martin eta Alaitz Sanz.

Denboraldiko azken txanpan daude herriko atletak, lanak topera eginez. Asteburu berean, eta Atletico San Sebastian taldearekin parte hartuz, La Nucian jokatutako Espainiako Ohorezko Maila Iberdrola Liga txapelketan, Garoa Magunazelaiak xabalina jaurtiketan hartu zuen parte, taldea laugarren postuan sailkatzea lortzeko.
Azkenik, Jerez de la Fronteran jokatutako Espainiako S18 mailako txapelketan, Imanol Egidazuk decathlon proba irabaz eta Espainiako marka egiteaz gain, Enara Magunazelaia 14. postuan sailkatu zen xabalina proban.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »