Eraldaketa digitalari eta Big Data futbolari buruzko ekitaldia bihar Ipuruan

Eraldaketa digitalari eta Big Data futbolari buruzko ekitaldia bihar Ipuruan
2022/01/26 eta kitto!
Ipuruako estadioan izango da bihar, urtarrilak 27, SD Eibar eta Sports Data Campusek antolatuta. Football Data Ipurua Day izeneko jardunaldian futbol munduko hizlari nabarmenak eta kirol honi aplikatutako datuak izango dira. Irekiera Jon Ander Ulazia Eibarreko kontseilari delegatuak, Beñat Redondo Eibarko klubeko Estrategia Zuzendari Nagusiak eta David R. Sáez Ávila Sports Data Campuseko CEOak egingo dute. Jarraian, LaLiga Fabio Nevadok Mediacoach plataformak eskaintzen dituen berrikuntza eta irtenbide praktikoak aurkeztuko ditu.