Asteburuan errugbiko Erreginaren Kopa jokatuko da Eibarren. Zapatuan finaletara sailkatzeko partiduak jokatuko dira eta gaur zehaztu dituzte zein izango den partiduen ordutegia. Domekako neurketek, ostera, oraindik ez dute ordutegirik.
Eibar Rugby Taldeak CRAT A Coruña izango du arerio lehen partiduan, 10:44ean. Bigarren neurketa Cisnerosen aurka jokatuko du 13:50ean. Azkena, ordea, Leonen kontra jokatuko du 16:12ean.
Eibar Rugby TaldeaErreginaren KopaErrugbiarugby
Gaiarekin zerikusia duten albisteak