Errugbiak beste egun handi bat biziko du Unben zapatuan

Errugbiak beste egun handi bat biziko du Unben zapatuan
2022/11/04 09:17
eta kitto!
Emakumezkoen bi partidu hartuko ditu Unbek zapatu honetan Unben, tartean Ohorezko Mailako partidu interesgarria. Euskal Ligan jokatzen duen bigarren taldeak Hernanirekin neurtuko ditu indarrak 13:30etik aurrera eta, handik bi ordu eta erdira, 16:00etan hasita, lehen taldeak izango du bere hitzordua Pozueloko Olimpico hartuta. Eibartarrek lehen puntuak eskuratzeko irrikitan daude, horrela sailkapeneko azken postuari ihes egiteko. Madrildarren aurka azken denboraldian jokatutako neurketetan, eibartarrak nagusi izan ziren Unben (12-6) eta galdu egin zuten Madrilen (15-12). Errugbiaz betetako zapatua izango da biharkoa, zaletuentzat aukera paregabea jokoaz gozatzeko.